XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eskubiderik ba-zuen, beraz,
Carol`en ao zoragarriak itzik ere etzuen jaulki jazarpena bare zedin.
Gazte bikain aren begietan josi zituen bere begi urdiñak, adierazpen nabarmenez, bere amets bitxienak lur-jo ba`lute bezela.
Masaillean jo eta iraiñik mingarrienez iraundu ba`lu ere baiño geeiago minberatu zuen Carol`en begiratuak, Eugene`ren barrena.
Zorrora eraman zuen izkillua, itzik esateke.
- Atsegiñezko antsia irten zan Carol`en aotik.
Egundo nabaitu etzuen zerbaitek kilima zuen, emeki, Carol`en biotza.
- Millesker, Eugene - esan zion, bere eskua Dye`ren besoan ipiñiaz -.
Uste nuen bezelakoa zera.
Gerritik eutsi eta indartsu beraganatu zuen Eugene`k andereño aingeruzko ura.
Neskatxak etzuen atzerakadarik egin.
- Zure laguntzaren ordaiña al duzu au? - esan zion, bere soin dardaratsua Eugene`renean ezarria zegoelarik.
Sor eta arri utzi zuten Dye neskatxaren itz auek.
Eta Dye`ren begietan itsatsi zituen, berriro, bere begi urdiñak Carol`ek.
- Lotsagorriturik eta buru-makur, bereala askatu zuen Eugene`k neskatxaren zumezko gerria.
- Entzun, Carol.
Nere ametsgaizto eta kezkarik beldurgarriena izan da
Oian-zaina da bera eta lapur erbestetua, berriz, ni.
Pizti amorratu bat ba`nintz bezela, neri bere atzaparrak erantsi eta ni espetxeratzea zan bere eginkizun nagusia.
San Antonio`ko espetxea izango zan nere kabi ospela, ainitz urtez.
Ibai Andia zearkatzera niolarik erori nintzan bere atzamarretan.
Bapatean askatasuna galtzea zer dan ez dakizu, Carol, nere adiñean batez ere.
- Ba-dakit, bai.
Neuk ere nabaitu bait dut, Eugene, orrelako zerbait.
- Zergaitik erakarri nauzu, bada, gizon oni lagun dezaiodan?.
- Neronek al dakit? Nere aitari lagun izan zion Basil`ek, eta aitaren etsaiak zigortu.
Zor aundia diot, beraz.
Elizkizun eder bat egiñaz ordaindu nai nion zor ura: bestetik ez nezakealarik.
Gero, berriz... Nola esan ez dakit, Eugene...
- Nitaz maitemindu al zera?.
Zorrotz begiratu zion Carol`ek, erantzun aurretik.
- Ala al derizkiozu? - Zera... ez dakit, zer esan, Carol... Ez dakit....
Utz dezagun zera au...
- Emen ez genezake utz, basapiztiaren antzera il dadin.